Oier Aranzabal 'Biba Zuek' saioan izan da 'Hamaiketako' podkastaz hizketan

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Kazetari zarauztarrak hamaiketako baten inguruan elkarrizketatzen ditu gonbidatuak, eta saioa izan du hizpide ETB1eko arratsaldeetako saioan.

Oier Aranzabal kazetari zarauztarra ETB1eko Biba Zuek saioan izan da bere azken proiektuaz hizketan: Hamaiketako podkasta. Ulu Mediaren eskutik sortu du podkasta, eta hamaiketako baten inguruan elkartzen da gonbidatuekin. Elkarrizketak entzuteko sortuak diren arren, aurreneko minutua bideoz ere hartzen dute, eta horietako batzuk erakutsi dizkie Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus aurkezleei.

Elkarrizketak podkast formatuan egitea "pantailetatik deskantsatzeko modua" dela azpimarratu du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide