Igor eta Peru Ameztoi, EITBko 'Ur handitan' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Igor Ameztoi, EITBko 'Ur handitan' saioan. (EITB)

Homosexualitateaz hitz egin dute aita-semeek Xabier Madariaga kazetariarekin.

Igor eta Peru Ameztoi aita-semeak elkarrizketatu dituzte EITBko Ur handitan erreportajeen saioan. Hain zuzen ere, homosexualitatea izan dute hizpide, Xabier Madariaga kazetariak gidatutako saioan.

Igor Ameztoik elkarrizketan kontatu duenez, urte luzez ukatu dio bere buruari homosexuala zela, hainbat arrazoi zirela medio, asko kostatu zitzaion gizonak gustatzen zitzaizkiola onartzea. Bere seme Peru Ameztoik naturaltasunez bizi du gaur egun bere aitak mutil laguna izatea, beti horrela izan ez bada ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide