Jabi Gonzalez Toston solasean Joseina Etxeberriarekin bere abizenei buruz

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025ko urt. 6a, 12:30

Jabi Gonzalez Toston irrati esataria. (Euskadi Irratia)

Urolako Komunikabide Taldeko lankide eta Zarautz GUKAko erredaktore ohia Radio Euskadin dabil abuztuaz geroztik. Gabon hauetan elkarrizketa egin diote saio berezi batean.

Euskadi Irratiak Gabon, Gabon izeneko podcast bat egin du, Joseina Etxeberria esatariak zuzenduta, eta bertan irrati kate publikoan lan egiten duten hainbat kide elkarrizketatu ditu. Horien artean, orain gutxira arte Urolako Komunikabide Taldeko lankide eta Zarautz GUKAko erredaktore izan den Jabi Gonzalez Toston zumaiarra izan da; gaur egun ere Zumaia GUKAko kolaboratzaile jarraitzen du, iritzi emaile gisa.

Elkarrizketan, besteak beste, bere bigarren abizena izan zuten hizpide. Gaztelaniaz duen esanahiaz, eta benetako abizena duen ala goitizena. Orain Radio Euskadin lan egiten duen lankide ohiak gogora ekarri zuen GUKAn egindako garaiak, bere abizenaren harira, nola lankidetako batek tantxetan izen-abizenak goitik-behera euskaratu zizkion.

Gabon, Gabon saioan, era berean, Zarauzko hainbat kazetari ere agertu dira, hala nola Eneritz Aulestia, Manu Etxezortu eta Ibon Fernandez.

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Euskadi Irratia (@euskadi_irratia)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide