Jakes Agirrezabal turismo zergaz aritu da solasean 'Faktoria' irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Turismo eta Merkataritza sailburuordeak jakitera eman zuen udaberrian finkatu nahi dute lege berria Jaurlaritzan.

Uztailaren 17an izendatu zuten Jakes Agirrezabal zarauztarra Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza sailburuordea. Atzo, Euskadi Irratiko Faktoria saioan aritu zen solasean, eta bertan adierazi zuenez, Jaurlaritzak datorren udaberrian finkatuko du turismo zerga berriaren eredua; ondoren, lege forman eramango dute Legebiltzarrera 2026an. Agirrezabalek aurreratu zuenez, loaldiaren eta lo egiteko lekuaren araberako zerga izango da eta oraindik aukera diferenteak dauden arren, erkidego mailakoa izatea nahi dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide