Kalean da Markel Velez moda diseinatzailearen azken kolekzio apurtzailea

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

"Barrena husteko istorioa da, ikusezinaren aurkako borroka eta anonimotasunaren iluntasunean argia aurkitzea", azaldu du Velezek. 

Azken hilabeteetan bere kolekzio berriaren aurrerapen zertzeladak eskaintzen aritu da Markel Velez bere sare sozialen bitartez, eta Gabonen atarian, dagoeneko kalean da Herdoil 2024: Ongi etorri infernura kolekzioa. Velezen hitzetan, kolekzio berria isilpean dagoen oihu bat da, desioa itzalpean duena.

Protagonista, bakarrik eta baztertuta sentitu ondoren, bere komunitatea aurkitzen du LGTBIQ+ kolektiboan, eta bertan aurkitzen du aurrera jarraitzeko indarra. "Barrena husteko istorioa da, ikusezinaren aurkako borroka eta anonimotasunaren iluntasunean argia aurkitzea", azaldu du Velezek. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide