Aitor Azpirozek Behobia-Donostia korrituko du Aiako Txikia aitonaren omenez

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Aiako Txikiak 1924an irabazi zuen aipatu lasterketa mitikoa, eta Azpirozek bere familiako hainbat kideekin batera, multzoan, haren omenez irtengo dira igandean korrika.

Ehun urte beteko dira Aiako Txikia edo Chiquito de Aia ezizenez ezaguna zen Juan Manuel Azpirozek Behobia-Donostia lasterketa irabazi zuela. 1924. urtea zen hura, eta ez zen kasualitate hutsa izan, izan ere, 1925-1945 urte bitartean inguruko korrikalari onenetakoa izan zen. Hainbat lasterketa eta buruz buruko erronka gogoangarri irabazi zituen.

Mendeurrena ospatzeko eta haren figura omentzeko, txapeldunaren familiako dozena bat kide batu dira eta igandean Donostia-Behobia korrituko dute elkarrekin. Horien artean izango da Aitor Azpiroz biloba zarauztarra, non egitekoak diren balentriaren berri eman dion ETBko kazetariei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide