Mikel Morrisek bere bizipenak kontatu ditu 'Faktoria' irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Zarauzko Morris akademiaren atzealdean duen bulegoan egin zion atzo elkarrizketa Jon Artano kazetariak.

Mikel Morrisek bere bizipenak kontatu zituen atzo goizean Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan, Jon Artanok eginiko elkarrizketan. Besteak beste, Pagoeta dela bere bigarren abizena azaldu zuen, eta nolatan jarri zuen eta nondik datorren argitu zuen entzuleen aurrean. Euskara ikasi, euskara-ingelesa hiztegia sortu eta Euskaltzaindian dabil, baina hala ere "kanpotartzat" jotzen duela jendeak dio.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide