Jexux Mari Iruretagoiena: "Ilusioa egin dit erretiroa Josebarekin batera hartu izanak"

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko urr. 15a, 16:30

ETB1 telebista kateko Biba zuek saioan izan dira Jexux Mari Iruretagoiena Izeta III.a eta Joseba Ostolaza oriotarra. Harri jasotzeari utzi diote eta omenaldia jaso zuten irail bukaeran, baina plazaz plaza jarraitzen dutela azpimarratu dute, harri eskolarekin nahiz haiei laguntzen.

Harri jasotzen hainbat eta hainbat urtez ibili ondoren, elkarrekin hartu dute erretiroa Joseba Ostolaza oriotarrak eta Jexux Mari Iruretagoiena Izeta III.a aiarrak, eta omenaldia ere jaso zuten irailaren 29an, San Migel egunez, Aizarnazabalen.

Orain, omenaldiaren egunaz eta beraien ibilbideaz aritu dira hizketan ETB1 telebista kateko Biba zuek saioan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide