'Goenkale'-k 30 urte, baita Jexuxmai Lopetegiren abestiak ere

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko urr. 5a, 12:00

Musikari zarauztarrak abestu bazuen ere, kantua Joseba Gotxik sortu zuen eta hitzak Anjel Lertxundik jarri zizkion.

ETBk gogora ekarri du 30 urte igaro direla Goenkale telesail enblematikoa ematen hasi zirenetik; lehen atala 1994ko urriaren 3an bota zuten. Guztira, 22 denboraldi egin zituen, eta 3.708 atal ekoitzi zituzten. Makina bat euskal aktore igaro ziren Arraldetik, batzuk lehendik ere eskarmentua zutenak eta besteak hasiberriak, ondoren bide oparoa egin dutenak.

Baina bada lehen ataletik, gauero-gauero, ikusle guztien mihietan geratu zen abesti bat: telesailaren hasierakoa, aurkezpenekoa. Jexuxmai Lopetegi musikari zarauztarrak interpretatutako kantua Euskal Herri osoak ikasi zuen buruz, nahiz eta agian askok ez jakin nor zegoen ahots horren atzean. Musikaren sortzailea Joseba Gotxi izan zen eta letragilea Anjel Lertxundi.

Sasoi hartan, sare sozialak izan balira, trending topic izango zen, eta auskalo zenbat like nahiz followers izango zituen. Azken finean, telesaila bera izan zen fenomeno bat, eta telesailak barnebildu zuen guztiak izan zuen arrakasta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide