Adur Amatriain elkarrizketatu dute 'Hiru Erregeen Mahaia' irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko ira. 29a, 15:30

Angeluko surf txapelketan lortutako bigarren postuaz eta CS zirkuitura igotzeko dituen helburuez aritu ziren solasean zarauztarrarekin.

Adur Amatriain surflari zarauztarrak bigarren postua eskuratu zuen duela astebete Angeluko txapelketan, Europako QS zirkuitukoan, Keoni Lasa herrikidearen atzetik. Horrek, datorren urtean munduko Challenger zirkuituan aritzeko ateak zabaldu dizkiola adierazi zion atzo Euskadi Irratiko Hiru Errege Mahaia saioko kideei, eta hori dela orain bere helburua. Era berean, nabarmendu zuen oso berezia izan zela Angeluko finalean bi zarauztar aritzea lehian, eta, ondoren, herrian egin zieten harrera beroa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide