Ur txorrotada ikusgarria Barren plazan

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Eguerdi partean izan da gertakaria, Gipuzkoako Urak agentziako langileak mantentze lanetan ari zirela. Egoera kontrolpean dago jada.

Irudi ikusgarria utzi du gaurkoan Zarauzko herriak. Hain justu ere, Barren plazatik heldu da albistea: zorutik ur txorrada bortitza atera da gorantza, Gipuzkoako Urak agentziako langileak mantentze lanetan ari zela. Eguerdi partean izan da gertakaria, 13:30-14:00 aldean, eta ezusteko galanta izan bada ere, ez du garrantzizko kalterik eragin. Gipuzkoako Urakek berehala moztu du ur jarioa, eta dagoeneko kontrolpean dago egoera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide