Dava Street Food Euskadiko txapeldun The Champions Burger lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko uzt. 30a, 11:00

'Red Monster V2' hanburgesa, The Champions Burger lehiaketako hirugarren postuan. (utzitakoa)

Udazkenean ospatuko den lehiaketa honetako finalera pasako dira, 30 hanburgesa onenekin.

The Champions Burger ekitaldia lehen aldiz iritsi zen Donostiara hilaren 11an janari laster gourmetarekin. Milaka lagun bertaratu ziren aste batez Anoetako zelaian prestatu ziren sorkuntzak dastatzera.

Podiumeko hirugarren postua lortu dute Dava Street Foodeko zarauztarrek, Red Monster V2 hanburgesarekin. Sorkuntza originala, begi batekin koroatua ogi brioche gorriz egindako estalkiaren gainean, Galiziako behi ilehoriaren okelarekin, gazta ketuarekin, bacon marmeladarekin, Monster Mango Locoren erredukzioarekin, Dava saltsarekin eta Takisen mahonesarekin. Lehen postua Malagako (Espainiar Estatua) Gottan Grill Gourmeten Lil Wayne sorkuntzak eskuratu du, eta bigarrena, aldiz, Dak Burger malagar taldearen Stellar Burger sorkuntza.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide