Moilako Karmengo Amaren irudia egokituko du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Karmengo Amaren irudi zaharra eta berria. (Xabier Txurruka)

Zaharrak apurtuta edo desagertuta zituen baldosetako batzuk, eta hori ikusita, osorik berritzea erabaki du udalak.

Kukaña berria jarri ostean, Zarauzko Udalak beste lan bat egingo du datozen egunotan moilan. Hain zuzen ere, Karmengo Amaren irudia egokituko dute.

Zaharrak apurtuta edo desagertuta zituen baldosetako batzuk, eta hori ikusita, osorik berritzea erabaki du udalak. Xabier Txurrukak bere sare sozialetan azaldutakoaren arabera, "datozen egunotan egingo dituzte lanak brigadako langileek".  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide