Mahaia prestatu dute Zarauzko osasun zentroan tabakoa uztera animatzen

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko eka. 3a, 13:07

Zarauzko osasun zentroko langileak prestatutako mahaiaren bueltan. (Utzitakoa)

Tabakorik gabeko nazioarteko eguna zen pasa den asteartea, maiatzaren 31. Horren harira, lehiaketa abiatu du Osakidetzak. Zarauzko osasun zentroan lehiaketara aurkeztu duten leloa era irudia erakutsi dituzte. 

Osakidetzak lehiaketa antolatu du Tabakorik gabeko nazioarteko egunaren harira. Hala, osasun zentro desberdinetan mahaiak jarri dituzte ideia nagusi batekin: tabakoa uztera animatzera herritarrak. Aurten jende gaztean zentratu dute ekimena

Zarauzko anbulatorioko sarreran kokatu dute mahaia, eta osasun zentroko langileek nabarmendu dutenez, atentzioa deitu du ekimenak gazteen artean, eta honen inguruko argazkiak asko zabaldu dira sare sozialen bidez. Gazteei zuzenduta dagoenez, joko bat egin dute The lord of the rings filmarekin, eta mahaiaren alde, kerik gabeko gunea, berdez irudikatu dute, eta bestea Mordor balitz bezala, "erretzeak ekartzen dituen gaixotasunekin".

Mahaien lehiaketarekin batera, lelo onenaren lehiaketa ere antolatu du Osakidetzak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide