Gaurko egunez duela 18 urte emititu zuen Arraio Irratiak lehen saioa

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko mai. 20a, 15:30

Arraio irratiko kide Libe Eizagirre, Unai Agirre eta Maite Aizpurua, Arraio irratiko gela arrosan. (Aritz Mutiozabal)

1980ko hamarkadan Santa Marinako kaletik hasi zuen bere ibilbidea irratiak, herriko kultura eta musika programazioa eskaintzeko helbuarekin. 2006an, Putzuzulo Gaztetxetik egin zuten lehen emisioa.

Gaur 18 urte betetzen dira Arraio Irratia Putzuzulo Gaztetxetik emititzen hasi zela. Aurreko urtean, gaztetxe berriaren irekierarekin, Hiruputzutik hasi zen emititzen.

Irratiaren urteurrena dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte hilabete honetarako. Bihar, asteartea, Zebrabidea berezia eskainiko dute Arraiotik, 16:00tan.

Maiatzak 23, osteguna
20:00. Punkaren beste aldea dokumentala eta afari beganoa, Gaztetxean

Maiatzak 24, ostirala
12:00. Orokieta Herri Eskolakoen irratsaioa, Arraiotik

Maiatzak 25, larunbata
22:00. Pelax, Txopet eta Dj Bad Sound Sister, Gaztetxean

Maiatzak 30, osteguna
19:00. La ertzantza que viene liburuaren aurkezpena, Musika Plazan

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide