Aitor Frantzesena Gallo surflari zarauztarra eta Ritxi Goia kameraria Australian izan berri dira dokumental grabatzen eta handik itzuli berritan Euskadi Irratiko Amarauna saioan elkarrizketatu dituzte. Haiekin batera, Galloren alaba Uxuek ere bidaiatu du Australiara, baina ez du parte hartu Miramongo estudiora egindako bisitan.
Surflariak eta kamerariak azaldu dutenez, ez da lehenengo aldia izan haientzat Australian, –laugarren aldia izan Gallorentzat eta bigarrena Goiarentzat– baina aitortu dute beti harritzen dituela herrialdeak. Furgoneta bat hartuta, batetik eta bestera ibili dira surfean, hondartzak eta jendea ezagutzen, eta guztia grabatu dute aipatu dokumentala osatzeko. Jakinarazi dutenez, aurki erakutsiko dute ikus-entzunezkoa.