Julen Portillo arituko da ETB1eko 'Altxa komedia' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko api. 9a, 13:30

Bakarrizketa saio berria hasiko da gaur ETB1e. Altxa komedia du izena saio honek eta bertan Zarauzko umoregileak hartuko dute parte.

Umorezko saio berri bat prestatu du ETB1ek astearte gauetarako. Altxa komedia du izena eta astearte gauetan izango da, 22:15etik aurrera. Bakarrizketagile gisa arituko dira Euskal Herriko hainbat umoregile saio honetan, eta horien artean izango da Julen Portillo zarauztarra.

Eskualdeko beste bi umoregile ere izango dira partaide saio honetan, Esti Curiel zumaiarra eta Maria Blanco zestoarra, alegia. Stand-up comedy formatuan bere abilezia erakutsiko dute denek ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide