Jose Angel Iribarri buruzko dokumentala emango dute gaur ETB1en

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko api. 1a, 09:00

Inaxio Kortabarria eta Jose Angel Iribar Realeko eta Athleticeko kapitain ohiak ikurrina eusten, 1976eko abenduan jokatutako derbian. (Utzitakoa)

81 urte bete ditu aurten Zarautzen jaiotako atezain ohiak eta bere "erretratu intimo eta sentitua" eskainiko du ikus-entzunezkoak.

Asko izan dira Jose Angel Iribar atezain ohiari azken urtean egin dizkioten omenaldiak iaz 80 urte bete ondoren. Zarauzko Udalak ere egingo dio berea, aurten, herriko seme kutun izendatuko baitu. Dena den, ekitaldiaren data oraindik ez dute zehaztu. Hartu emanetan direla aitortu zuen Iribarrek berak larunbatean Astira egindako bisitan. Haren izena daraman kimu mailako mutilen futbol txapelketan izan zen duela 81 urte Zarautzen jaiotako atezain ohia.

Udalak egingo dion aitortzaren aurretik, ordea, jasoko du besterik. Gaur bertan, hain zuzen, Euskal Telebistako lehenengo katean, ETB1en, hari buruzko Iribar, atezaina dokumentala emango dute 22:15ean hasita. ETBk, aurreratu duenez, ikus-entzunezkoak "Iribarren erretratu intimo eta sentitua egitearekin batera, hezur-haragizko pertsonarengan sakonduko du".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide