'Gizon barregarriak' liburuaren harira Joxean Agirre elkarrizketatu dute Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Otsailean argitaratu zuen Joxean Agirre idazleak 'Gizon barregarriak' eleberria, eta horren harira elkarrizketatu egin dute Euskadi Irratiko Arratsean saioan.

Zarauzko bizilagun Joxean Agirre (Azpeitia, 1949) idazleak Gizon barregarriak eleberria kaleratu zuen otsailean. Politika, erotismoa eta umorea nahasten dira lanean, eta haren benetakoa asmoa izan da "zahartzaroaz eta gaztaroaz" hitz egitea. Bada, orain, Euskadi Irratiko Arratsean saioan elkarrizketatu egin dute, azken lanaren bueltan.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide