David Silva Realeko eta Eibarreko futbol jokalari ohiak irudi bitxia zabaldu zuen joan den ostegunean bere sare sozialetan. Bertan, Silva bera Fernando Llorente Athleticeko eta Eibarreko futbolari ohiarekin ikusi zitekeen Asti futbol zelaian. Bi futbolari ohiek sekula ez dute bat egin klub berean, baina ongi ezagutzen dute elkar, besteak beste, Espainiako selekzioarekin Munduko Txapelketa irabazi zutelako. Hala, elkarrekin egin zuten errekuperazio saioa Zarauzko futbol zelaian.
Llorenterentzat ez zen lehenengo aldia izan Astin, aurrez ere egin baititu saioak bertan. 2021ean, esaterako, Eibarrekin fitxatu aurretik bertan egin zituen prestaketa lanak. Oraingoan, ordea, ez da bakarrik etorri, Silva lagunarekin etorri baita, esan bezala.