Danel Agirre Berlinen bizi den kazetari zarauztarra Euskal Herrira itzuli da oporraldian eta aberrian antzeman dituen aldaketez aritu da Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Zentzu horretan, gustatu zaizkion eta gustatu ez zaizkion gauzei buruz hitz egin du, eta Alemaniakoekin alderatu ditu.
Euskadi Irratiko kolaboratzailea da Agirre eta hedabidearen estudiora joan da bisitan txakurrarekin batera.