Indar Unanue: "Puerto Ricokoak maniobratzeko ezker olatu politak dira"

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko ots. 7a, 14:00

Euskadi Irratiko Hiru Erregen Mahaia kirol saioan elkarrizketatu dute surf entrenatzaile zarauztarra. Munduko Surf Txapelketa prestatzeko Bat Basque Teameko kirolariekin egin duen egonaldiaz aritu da.

Euskadi Irratiko Hiru Erregen Mahaia kirol saioak Indar Unanue surf entrenatzaile zarauztarra elkarrizketatu zuen joan den asteburuan, hilaren 23tik aurrera jokatuko duten Munduko Surf Txapelketaz aritzeko. Puerto Ricon izango da txapelketa hori, eta, Unanuek bertan egin du egonaldia, hain justu, Bat Basque Teameko surflariekin aipatu ekitaldia prestatzeko.

Hmar eguneko egonaldia izan da egin dutena eta Nadia Erostarbe zarauztarra da parte hartu duen surflarietako bat, Munduko Txapelketa lehiatuko baitu. Parisko Olinpiar Jokoetarako azken txartelak ere banatuko ditu Puerto Ricoko txapelketak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide