Amagoia Gurrrutxaga Lanarteako koordinatzailea elkarrizketatu zuen asteburuan Mirari Martiarenak ETB1eko Hitzetik Hortzera telebista programan. Elkarte hori euskal sortzaile eta interprete beteranoek sortu zutela azaldu zuen, beraien lan eta bizi baldintzak hobetzeko. Gurrutxaga ez da albiste izan horregatik bakarrik, izan ere, Argia saria eskuratu berri du berak gidatzen duen Ez gatoz Paristik podcastak.