Behelaino geruza zuri baten azpian esnatu da gaurkoan herria. Goizeko lehen orduetan, kalera irten eta metro batzuetara dagoena besterik ez zen ikusten aratz. Urrunera begiratuz gero, ez baitzen ezer bereizten. paisaia lausoa ez besterik. Eguerdi aldera, ostarteak ireki dira, eta eguzki printzei argia sartzn utzi diete, baina ez du epe luzez iraun. Behelainoa nagusitu da berriz, asteburu hasierari kolore malenkoniotsua ipiniz eta tenperatura hotza emanez.