Olinpiar jokoa lau aldiz lehiatu dituen Ainhoa Murua triatleta zarauztarra izan da protagonistetako bat atzo eman zuten ETB1eko Helmuga saioan. Bat Basque Teamekin elkarlanean telebistako saioan eskaintzen duten Geldiezinak telesailean elkarrizketatu zuten, eta, eliteko kirolarien erresistentzia gaitasunaz aritu zen. Horretarako, hainbat bizipen partekatu zituen kirolari zarauztarrak.