Alde batekin edo bestearekin lerratzeko errazkeria ikusten du Anjel Lertxundi idazleak. Halaxe adierazi zuen ostiralean Euskadi Irratiko Faktoria saioan eginiko elkarrizketan. Errazkeri hori baztertu eta gogoeta pausatuan aritu zen, informazioarekiko jakin-mina eta bestearen lekuan jarrita aritzeko gonbidapena eginez.