Itsas denboraleak eta marea biziek irudi ikusgarriak utzi dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko urr. 30a, 10:00

Abisu horia izan da indarrean kostaldean olatu handien, ondorioz, eta datozen egunetarako ere indar handikoak espero dira. Malekoian tabernetako hainbat mahai eraman ditu urak itsasgorarekin.

Mareak biziak daudenean ohikoa izaten da itsasoko ura malekoiraino iristea, eta, horixe gertatu da, hain justu, azken asteburuan: marea biziek eta denboraleak bat egin dute eta olatuak indar handiarekin iritsi dira lehorrera. Bertan negozioak dituzten tabernari eta enpresariak prest izaten dira olatuak datozenerako, hala eta guztiz ere, azken honetan, urak hainbat mahia eta aulki eraman ditu urak. Hala erakutsi dute sare sozialetan zabaldu dituzten irudiek. Besteak beste, @Meteozarautz-ek igo ditu bere X kontura (lehen Twitter).

Datozen egunetan itsas maila hainbeste igoko ez bada ere, iragarpenek diote olatuek are indar handiagoarekin joko dutela kostaldean datozen egunetan. Ostegunetik aurrera, batez ere. Zazpi metro inguruko olatuak espero dira ostegunetik igandea bitartean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide