Bideo batean laburtu dute Ibon Imazen oroimenezko Zarauzko Surf Txapelketa Herrikoia

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko urr. 20a, 16:00

Urriaren hasieran jokatu zuten txapelketa berrehundik gora surflarik, eta sareetan partekatu du bideoa Ungravity FPV enpresak.

Urriaren 7an eta 8an jokatu zen Ibon Imazen oroimenezko Zarauzko Surf Txapelketa Herrikoia Zarauzko hondartzan, eta giro ederra sortu zuten Zarauzko Surf Elkarteak nahiz partaideek, airetik hartutako irudiekin osatutako bideoan ikus daitekeenez.

232 surflari aritu ziren olatuak hartzen, eta open mailan garaipena Ainara Aymatentzat eta Adur Amatriainentzat izan zen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide