Prezioen etengabeko gorakada honetan, kontsumo ohiturak aldatu ote dituzten galdetu die Zarauzko Hitzak bere irakurleei hedabidearen atari digitalean. Hilaren hasieran jarri zuen inkesta martxan eta oraindik badago bozkatzeko aukera. Botoa eman nahi duten erabiltzaileek lotura honetan egin dezakete.
Iraileko inkestan, berriz, honako galdera hau egin zuen zarauzkohitza.eus-ek: Zein dira zure lehentasunak ikasturte hasiera honetan? Hedabideak eman zituen bost aukeren artean Kirol gehiago egitea izan zen bozkatuena. Parte hartzaileen %41,18arentzat da ikasturte honetako lehentasuna. Nolanahi ere, aukera guztiek jaso zituzten botoak: %23,53k adierazi zuen Hizkuntzak ikastea lehenetsiko duela, %17,65ek Aisialdirako ikastaro batean izena ematea, %11,76k Eguneroko dieta orekatua lehenbailehen berreskuratzea eta %5,88k Uztailean eta abuztuan hartu ez ditudan oporrak hartzea eta bidaia bat egitea.