Munduko Txapelketa irabazi du Irene Paredes futbol jokalariak Espainiako selekzioarekin, eta Zarautz Kirol Elkarteko Futbol atalak zorionak eman dizkio sare sozialen bidez. Izan ere, Paredesek 2007-2008 denboraldian jokatu zuen Zarautz Kirol Elkartean, 16 urte zituenean, eta handik Realera egin zuen jauzia. "Zarautz Kirol Elkartean aritu eta Munduko Txapelduna den lehen futbol jokalaria zara! A zer nolako ohorea eta harrotasuna!! Besarkada estu bat ZKE osoaren partez! Gozatu, merezi duzu eta!". Paredesek ZKEn futbolean jokatzen zueneko argazkiak ere partekatu dituzte Twiter bidez.
[ZORIONAK IRENE]
— ZKE Futbola (@ZarautzKE) August 20, 2023
Gure jokalari ohia den Irene Paredes legazpiarrak Emakumezkoen Munduko Futbol Kopa irabazi du!
ZORIONAK @Irene_Paredes4 TXAPELDUN!!! 🏆
1/2 pic.twitter.com/IoRnPSPGdt