Gaur gauean emango dute ETB1eko SOS Kantak Arriskuan saioak joan den apirilaren 27an Zarautzen grabatu zuen atala. 22:30ean hasiko da saioa era Klara Mendizabal, Lide Hernando eta Iker Lauroba musikariek eta saioko aurkezleek Zarauzko balearena kanta abestu zuten hainbat herritarrekin Lege Zaharren enparantzan.
Galtzear diren Euskal Herriko kanta zaharrak berreskuratzea du helburu saioak eta Zarautzen hizpide izango dutenarekin gauza bera egingo dute. 1978koa da Zarauzko balearena eta herrian ezagunak diren hainbat musikari ere elkarrizketatu dituzte abestiaren inguruan jarduteko.