'Gora Bihotzak' udako telesaioa Laspiur saltokitik egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko uzt. 1a, 14:30

Datorren astelehenean hasiko da, eta zuzeneko saioak izango dira, 21:30etik aurrera.

Uda sasoiari begira, ETB1ek Gora Bihotzak izeneko saio berria estreinatuko du datorren astelehenean, uztailaren 3an. Programa berriak izango duen berezitasun nabarmenena da urte luzez Laspiur arropa denda izandako lokal erabiliko dutela plato gisa. Saioa zuzenean egingo dute, astelehenetik ostegunera, 21:30etik 22:30era, eta Miren Nogalesek eta Julen Telleriak aurkeztuko dute.

Saioa herritarren bistara egitea dute helburu. Era berean, aurkezleek beraien eserlekua utzi eta kaletik eta kalekoekin arituko dira. Kamerek platoa erakutsiko dute, baina baita kalea ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide