Jon Garmendia surflaria 'Hiru Errege Mahaia' irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko mai. 22a, 09:15

Surflari zarauztarrak longboard-eko Munduko Txapelketan hartu du parte El Salvadorren. Emaitzarekin ez da pozik bueltatu, esperientziarekin bai. 

Longboard modalitatea praktikatzeko olatu handiak izan dituztela El Salvadorreko lehian adierazi du Jon Garmendia surflariak Euskadi Irratiko Hiru Errege Mahaia saioan. Baldintza egokienak ez izan arren, egoerara moldatu egin behar izan dute, eta bizitako esperientziarekin pozik dagoela onartu du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide