Ba al duzu Garagardo Azokara joateko ohiturarik? Horixe da Zarauzkohitza.eus-ek egin duen azken galdera inkesten atalean. Oraingoz 66 lagunek eman dute botoa, eta horietatik %42,42k esan dute urtero joaten direla Garagardo Azokara. %33,33k, berriz, ez dute ohiturarik joateko. Oraindik erantzun ez dutenek azken egunak dituzte horretarako (ostegunera arte).
Hemen bozkatu daiteke.
Bestalde, aurreko inkestan zarauztarrei galdetu zitzaien ea nora joaten ziren paseatzera. Sei aukera jarri ziren eta 138 lagunek eman zuten beren iritzia. Gehienek, %38,41k, esan zuten Malekoira joaten zirela; %17,39k, Astirantz; eta %16,67k, Getariarantz. Ikusi emaitza guztiak hemen.