Lara Zapirain zarauztarrak akondroplasia du, nanismo mota bat, 1,28 metro neurtzen du. Eguneroko gauzak egiteko dituen zailtasunen eta aurkitzen dituen oztopoen berri eman zuen ETB1eko Abiapuntua saioan. Gorputz ez normatiboak izan zuen ardatz Xabier Madariagak gidatzen duen saioak, eta Zapirainek argi azaldu zuenez, '"mundua ez dago egokituta 1,30 neurtzen duen pertsona batentzat".