Ibiltzera joateko Zarauzko bizilagunen eremu gogokoenak zein diren jakin nahi du Zarauzko Hitzak. Horretarako, inkesta jarri zuen martxan webgune honetan eta paseatzera nora joatera galdegin zien irakurleei. Bada, oraindik parte hartu ez duten herritarrek lotura honetan dute horretarako emateko aukera.
Orain arte erantzun dutenen artean, malekoia da arrakasta handiena izan izan duen pasealekua, bozen %40 jaso baitu. Bigarren aukera bozkatuena izan den Asti inguruaren bikoitza baino gehiago: %19. Dena den, badira zonalde gehiago ere: Getariara joateko oinezkoentzako bidea (%16), Kanpina (%12), Biotopoa (%8) eta Santa Barbara eta Torreoi ingurua (%5).