Ibon Oregi kirolaria 'Helmuga' saioko protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko mar. 6a, 09:45

ETB1eko igandetako kirol saioak Ibon Oregi, olatu artean aske izenburupean eskaini zion atzo erreportajea Zarauzko bizilagun markinarrari.

2020ko urrian istripua izan zuen Ibon Oregi surflariak, eta, ondorioz, hanka galdu zuen. Triatloiak egiten zituen eta, entrenatzen ari zela, auto batek harrapatu zuen. Gaur egun, surf egokituan ari da buru-belarri, eta Helmuga saioko aste honetako protagonista izan da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide