Otsailaren 20an itxiko ditu ateak Donostiako Tobacco Days liburu dendak. Halaxe iragarri dute sare sozialen bidez. Ines Azpiazu zarauztarrak duela bost urte abiatu zuen proiektua, eta liburu denda baino gehiago izan den espazioak agur esango du behin betiko. "Zuek eman diozue bizia proiektu honi (baita niri ere) urte hauetan guztietan, beraz, mila esker erraldoi eta eternala", zabaldu zuen Twitter kontuan.
Euskadi Irratiko Baipasa saioan urte hauetako ibilbideaz hitz egin zuen Azpiazuk hunkituta, eta autonomo izateak berekin dakartzan ajeei kritika zorrotza egin zien.