Bizipoza elkarteak prest du Mundu Berri Bat Guztiontzat egitasmoko hirugarren edizioa: alegia, elkartearen kantu eta bideoklip proiektua. Hamabi abestiz eta beste horrenbeste bideoklipez osatutako CDa eta DVDa da, eta aurreneko bideoklipa gizarteratu du, Eredu bat izenekoa. Bertan ageri da Ainhoa Agirreazaldegi zarauztarra; bera da, izan ere, abesti horretako letren egilea.
Musika, beste urteetan bezala, beste zarauztar batek sortu du: Xabi Zabalak.
36 elkartek osatzen dute Bizipoza sarea. Horiek "izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkarteak dira, hainbat eskubide bete gabe eta behar bereziak dituzten haur eta familiek osatutakoak".