Joseba Argiñano, Usoa Ostolaza eta Andoni Egañak ETBren Gabon Gaueko saioan abestu dute

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2022ko abe. 25a, 14:20

Hiru zarauztarrek Gabon Gauean ETB1en eskaini duten Herri Txiki, Zirku Handi saioan hartu dute parte. Gainera, Aritz Aranburu surflariak ere bidali du Gabonak zoriontzeko bideoa.

Joseba Argiñano sukaldariak, Usoa Ostolaza txirrindulariak, Andoni Egaña bertsolariak eta Aritz Aranburu surflariak ETB1ek bart eskaini duen Gabon Gaueko saio musikatuan hartu dute parte. Lehenengo hirurek abestu egin dute eta laugarrenak, Aranburuk Gabonak zoriodu dizkie ikus-entzuleei bere buruaru grabatutatko bideo baten bidez.

Gau baterako abeslari bilakatu ziren beste hirurei dagokionez, Aldapan gora abestu du Ostolazak eta Zaindu maite duzun hori Egañak. Argiñanok, berriz, Agur Zuberoa Elena Arzak,  Zigor Iturrieta, Patrizia Vitelli, Ander Gonzalez, Gabriela Uriarte eta Hilario Arbelaitzekin batera. Hain justu, azken sukaldairiari, Arbelaitzi, eta honek hilaren 30ean behin betiko itxiko duen Zuberoa jatetxe ezagunari omenalditxoa egin nahi izan diote horrela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide