Ameztoitarrak ETB1eko 'Piztu Telebista' saio berriko protagonistak

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Euskal Telebistako lehen kateak Piztu Telebista saioa estreinatu zuen atzo gauean. Euskal Herriko zortzi etxetan kamerak jarri dituzte, eta telebista ikusten ari diren bitartean etxekoen komentarioak jasotzen dituzte. Horietako bat Zarauzko Amestoi familia da.

Hiru belaunaldiko bost kidek osatzen dute: Pako Ameztoi eta Pili Mujika aitona-amonak; Igor Ameztoi, gastronomia maite duen aita, eta Peru eta Eñaut, orain unibertsitatean dabiltzan semeak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide