Azaroaren 3an jokatu da Zarautzen 50. aldiz Isidoro Unzueta krosa. Haur eta gaztetxoen lasterketa da, eta aurtengoa urtemuga biribila zela ikusita, Unzueta familiarekin hitz eginda erreportajea osatu zuen HITZAk. Bideoa ere ikusgai dago.
Orain, familiakoek bat egin dute EITB Maratoiaren deialdiarekin, alegia, Lau Teilatu kantaren bertsioa grabatu eta bidaltzearekin. Lau minutu pasako bideoan, familiako kide asko ikus daitezke Itoiz taldearen abesti ezaguna kantatzen eta antzezten.
Erakunde publikoak urtero egiten du Gabonen bueltan maratoi solidario bat, dirua bildu eta elkarteren bati emateko. Aurten, minbizia duten haurrei laguntzea izango da diru-bilketaren helburua.