Mikel Kazalis eta Jexux Artola, intsumisioari buruz 'Katebegia' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2019ko ots. 20a, 10:27

Bart gauean eman zuten ETB1-en 'Katebegia' saioan hizlari lanetan aritu ziren Mikel Kazalis gitarra jotzailea eta Jexux Artola fraide frantziskotarra.

Mugimendu antimilitaristan parte hartu zuten biek, eta garai hartan bizi eta sentitu izan zituztenak kontatu zituzten ETB-ko kameren aurrean.

Jexux Artolak motibazio frantziskotarrak direla eta egin zion uko soldadutza zerbitzua eskaintzeari. Fedeak bultzatuta, bakearen aldeko apustua egin zuen.

Mikel Kazalis lehenengotariko intsumisoa izan zen, eta saioan gogora ekarri zuen Donostiako epaitegien aurrean kamioi batean eman zuten kontzertua, desobedientzia zibila aldarrikatuz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide