Hirugarrenez antolatu du Gurutxurtu Aisialdi Taldeak Gau Beltzeko beldur ibilbidea, eta aurten ere arrakastatsua izan da. Aurreko urteetan Santa Klaran egin izan da, baina aurten Villa Mundara lekualdatu behar izan dute.
Villa Munda eraiki zuen Pedro Gonzalez Velasco medikuaren inguruan sortutako istorioa izan da aurtengo beldur ibilbidearen gaia. Iluntzeko 21:15ean hasi zuen ibilbidea lehenengo taldeak, eta goizaldeko 14:30ean atera ziren azken parte hartzaileak Villa Mundako eraikinetik.
10 lagun inguruko taldeetan banatuta, guztira 675 lagunek parte hartu zuten, eta nekatuta eta pozik amaitu zuten ikuskizuna antolatu zuten begirale eta gurasoek. Azaroaren 15ean dute hurrengo hitzordua Hernialde inguruan antolatu duten goiz bueltarekin. Honako ekintza hau, Zarauzko Gazteria Sailak diruz lagunduko du.