Arrakastatsua izan da beste behin ere Gurutxurturen Gau Beltza

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea

650 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte larunbatean, Gurutxurtuk antolatutako beldur ibilbidean

Hirugarren urtez jarraian antolatu zuen aisialdi taldeak beldur ibilbidea eta hirugarren urtez jarraian arrakastatsua izan da.

Aurreko urteetan Santa Klaran egindakoa, aurten Villa Mundara lekualdatu behar izan dute.

Villa Munda eraiki zuen Pedro Gonzalez Velasco medikuaren inguruan sortutako istorioa izan da aurtengo beldur ibilbidearen gaia.

Iluntzeko 21:15tan hasi zuen ibilbidea lehenengo taldeak eta goizaldeko 14:30etan atera ziren azken partehartzaileak Villa Mundako eraikinetik.

10 lagun inguruko taldeetan banatuta, 675 lagun inguruk hartu zuten parte.

Nekatuta eta pozik amaitu zuten ikuskizuna antolatu zuten begirale eta gurasoek.

Azaroaren 15ean dute hurrengo hitzordua Hernialde inguruan antolatu duten goiz bueltarekin.

Zarauzko Gazteria Sailak diruz lagundutako ekintza da hau

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide