Albiko aparkalekutik abiatuta hamar kilometro inguruko ibilbide zirkularra egin zuten atzokoan.
Egun osoko irteera antolatu zuten eta mendian ibiltzeko eguraldi paregabea izan zuten lagun.
Baso, larre eta kareharrizko pasabide ederretan barna ibili ondoren nekatuta eta gustora bueltatu ziren irteeran parte hartu zuten ia ehun lagunak.
Antolatuta duten hurrengo ekitaldia urriaren 31ko Gau Beltza da.
Zarauzko Gazteria Sailak diruz lagundutako ekintza da hau.