Irailaren 27an Gurutxurturekin Tolosaldera

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea

Oraingo honetan goiz pasa antolatu dute Tolosaldeko Erroizpe mendia igo eta eskualdeko Leaburu eta Gaztelu herriak ezagutzeko asmoz.

Gurutxurturen datorren irteera irailaren 27an izango da, Leaburun hasi eta Erroizpe (804m) mendira igo ondoren Gaztelun bukatuz goiz pasako ibilaldia. Izen ematea, ohiko modu eta prezioetan, Mendizabal kinkila dendan izango da, irailaren 21tik 23ra. Ibilbidea 6,2 kilometrokoa izango da, 510 m desnibel positiborekin.

Itzulera eguerdiko 14:00k inguruan izatea aurreikusten da.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide