Eguraldi eguzkitsua lagun, Gurutxurtu aisialdi taldeko kideek atzo egin zuten aurtengo lehen irteera. Itxaspe auzotik abiatu ziren goizean, eguerdi aldean Zumaiako Itzurun hondartzara iristeko.
Mendata, Sakoneta, Elorriaga... Paraje ederrak zeharkatu zituzten ibilbidean zehar. Itzuruneko hondartzan bainua hartuta eman zioten amaiera irteerari haur, begirale eta gurasoek.
Hurrengo irteera irailaren 27an egingo dute, Leaburu eta Gaztelu artean. Zarauzko Gazteria Sailak diruz lagundutako ekintza da hau.