Irailaren 13an izango da irteera, Sakoneta ingurutik abiatuta, Itzurun (Zumaia) hondartzara joango dira, 9,2km eta 210m inguruko ibilbidea osatuz. Autobusa 9:00etan abiatuko da Zarauztik eta egun-pasa egingo dute kostako bideetan zehar. Eguraldi ona lagun, bainu ederraz eta jolasez gozatzeko aukera izango da Itzurun hondartzan .
Adi!Oraingoan izen ematea Pagoetaren egoitzan izango da, irailaren 7an 18:00etatik 19:30etara.
Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.