Ikasturteko lehen irteera Sakonetatik Itzurun hondartzara Gurutxurturekin

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea

Gurutxurtu aisialdi taldekoak, irteera batean. (Gurutxurtu)

Aurtengo ikasturte berria hasteko gogotsu gaude Gurutxurtu aisialdi taldekoak. Udari amaiera emateko, ibilaldi paregabea hondartzan amaituta. Izena emateko aukera egongo da astelehenean, 18:00etatik 19:30era, Pagoetaren egoitzan.

Gurutxurtu aisialdi taldeak ikasturteko lehen irteera egingo du datorren igandean, irailaren 13an. Sakoneta ingurutik abiatuta Itzurun (Zumaia) hondartzara joango dira. 9,2 kilometroko ibilbidea izango da, 210 metroko desnibel positiboarekin.

Autobusa 09:00etan abiatuko da Zarauztik, eta egun pasa egingo dute kostako bideetan zehar.  Eguraldi ona lagun, bainu ederraz eta jolasez gozatzeko aukera ere izango dute Itzurun hondartzan. Itzulera arratsaldeko 17:00ak aldera egitea aurreikusi dute.

Adi! Oraingoan izen ematea Pagoetaren egoitzan egin beharko da, astelehenean, 18:00etatik 19:30era.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide